XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

14.3.- ENERGI ALDAKUNTZAK ERREAKZIO KIMIKOETAN.

Erreakzio kimiko guztietan, substantziak aldatzerakoan beroa ateratzen da sistematik, edota honek beroa kontsumitzen du erreakzioa gerta dadin.

Erreakzio kimikoa gerta dadin erreaktiboak berotu behar badira, erreakzioa endotermikoa dela esaten da.

Adibidea, kaltzio karbonatoaren deskonposaketa da: beroa.

Alderantziz gertatzen bada, hau da, erreakzio kimikoa gertatzerakoan sistema kimikotik beroa ateratzen bada, erreakzio exotermiko baten aurrean gaudela esaten dugu.

Adibidea: ikatzaren errekuntza: beroa.

Erreakzio kimikoetan beroaz kanpo beste energi mota batzuek ere parte har dezakete.

Elektrolisian adibidez, korronte elektrikoaren energia aprobetxatuz deskonposatzen ditugu substantziak.

Erreakzio hauetan kontsumitzen den energi mota, energia elektrikoa da.

Piletan alderantziz gertatzen da.

Substantzia batzuek elkarrekin erreakzionatzen dute, eta korronte elektrikoa ateratzen da.

14.4. ERREAKZIOAREN ABIADURA.

14.4.1. Definizioa.

Erreakzio kimikotan oso garrantzitsua da erreakzioaren abiadura.

Erreakzioaren abiadura definitzeko, nahikoa da erreakzio horretan osatzen edo deskonposatzen den substantzia baten kontzentrazioa denboran zehar nola aldatzen den aztertzea.

Adibidez, zinkak azido klorhidrikoz erreakzionatuz, zink kloruroa eta hidrogenoa ematen ditu jarraian azaltzen denez:.